Hemen zaude: Hasiera. Nortzuk gara. Aurkezpena
Blasenea, Zarauzko Elkano auzoan dagoen mintegia da, San Blas ermitaren ondoan eta hortik datorkio izena.
2006. urtean sortua, Iratxe Manzisidor-en eskutik, Euskal Herriko lehen ekologikoa bezela.
Gaur egun Blasenea, lau pertsonen taldea osatzen dute.
Iratxe Manzisidor: Nekazal Tekniko Ingenieria eta Nekazal langileburua. Blaseneako arduraduna.
Iban Sabalza: Botanika eta Zoologian espezializaturiko biologoa. Barietate eta intsumoen aukeraketa eta kudeaketaren arduraduna.
Uxoa: Itsasmendikoien Nekazal Tekniketan prestatua. Mintegiaren ereintza eta mantenuaren arduraduna.
Javier: Artisau gozogilea lanbidez. Mintegiaren ereintza, xehapena eta mantenuaz arduratzen da.
Gure mintegiak mendian kokaturik daude, belardi ireki batean, itsasotik 000 m-tara, paraje berezi batean, industri, fabrika, errepide, ...tatik urruti; orientazio hegoa dute eta beraz goizeko lehen izpiek esnatzen dituzte gure landareak eta arratsaldeko azkenengo izpiekin hartzen dute atseden.
Mintegi txiki bat garen arren, espezie asko eta bariatuekin lan egiten dugu, aniztasun biologikoa bereziki aintza hartzen baitugu, nekazaritza ekologikoaren oinarri den heinean.
Gure katalogoan barietate aukera zabala aurkitu dezakezue, bai komertzialak (ezagunenak) bai eta antzinako barietateak ere, bertakoak eta errekuperatuak izan direnak (ez dira hain ezagunak baina bai oso interesgarriak). Gure espezieen artean kontutan hartzekoak dira tomate eta piperren bildumak.
Hazi ekologikoen aukera zabala ere eskaintzen dizuegu, formatu ezberdinetan, bai nekazari hasi berrientzat eta baita ere nekazari profesionalarentzat; katalogoan agertzen ez den barietateren bat interesatuz gero, ez izan zalantzarik eta kontsultatu, ziurrenik lortu ahal izango dugu eta.
Gure bezeroen eskariei erantzunez, fitosanitarioak edo landare-osasunerakoak eta sargai ere merkaturatzen ditugu.